Lanuzteek jarraitzen dute Naipes Fournierren, lan baldintzen okertzearen aurka
Martxoan hasi hitzarmena negoziatzen Gasteizko Naipes Fournier enpresan. Adostasunik ez dute erdietsi eta enpresaren jarrera zurruna salatzen dute langileek. Horregatik, bi orduko lanuzteak egiten hasi ziren urrian, eta egun osokoak egiten dituzte orain. Hilabete honetan zazpi greba egun egingo dituzte orotara, gaurkoa eta datorren asteko biak barne.
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek osatzen dute Enpresa Batzordea. KPIaren araberako soldata igoera eskatzen dute, besteak beste, eta ikasten daudenen kategoriaz ez abusatzea. Izan ere, lanean hasten diren pertsonek hiru urte ematen dituzte “ikasle” kategorian soldata baxuagoekin, “lan bera eta oso laguntza gutxirekin” egiten duten arren.
Azaldu dutenez, 2009tik eros ahalmena galtzen. Egun, %16,5-ean galdu dute eros ahalmena 2009tik. Langileen bataz besteko soldata 2004 urteko bera da.
“Ez dugu atzera egingo, jarraitu egingo dugu”, esan du Enpresa Batzordeko ordezkariak. Mobilizatzen jarraituko dute hitzarmena erdietsi arte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!