Kurtso honetarako kamiseta berria daukagu!!
Hala Bedi irratiak kamiseta berria aurkeztu du kurtso honetarako. Diseinu berritzailea eta originala @pikulari artistak sortu du, eta, ohikoa denez, irratiaren espiritua eta auzoko izaera islatzen ditu.
Kamisetak 12 euroko prezioan daude preorderrean, eta eskuratu nahi dutenek galdetegia bete dezakete partekatutako estekan.
Ez galdu aukera! Eskaera egiteko epea mugatua dago azaroa bukatu arte, beraz, adi ibili eta egin zure ekarpena lehenbailehen.
Hemen daukazu galdetegiaren esteka
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScsBPmsVqAoaI2pdoQJQAX0XM03Xm_IlHBivKaC3INzKIVkDA/viewform?usp=sf_link
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!