• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Besteak > Kalitatezko Lehen Mailako Arreta defendatzeko mobilizazioak egingo dituzte ostegunean

Kalitatezko Lehen Mailako Arreta defendatzeko mobilizazioak egingo dituzte ostegunean

 15 abendua, 2021  Erredakzioa InAlbisteak, Besteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Kalitatezko Lehen Mailako Arreta defendatzeko mobilizazioak egingo dituzte ostegunean sarreran

Lehen Mailako Arretako langileek protestak egingo dituzte ostegunean Osasun Zentroen sarreretan, lan-karga "onartezina" eta Osasun Sailak ezarri dituen neurri berriak salatzeko.

Kalitatezko Lehen Mailako Arreta defendatzeko mobilizazioak egingo dituzte ostegunean
Azaroaren 25eko prentsaurrekoko irudia.

Bihar, osteguna, protesta egingo dute Arabako Lehen Arrerako Osasun Zentroetako langileek. Lehen Mailako Arretako Batzordeko Sindikatuek deituta, Lantokietako ateetara aterako dira eguerdiko 13:00etan,  “jasaten ari diren tratu txarrak” salatu asmoz. Izan ere, Batzordeak azaldu du “onartezina” dela Osasun Zentroak pairatzen ari diren lan-karga, eta ez daudela ados Osasun Sailak ezarri dituen neurri berriekin.

Lan-karga “onartezina”

Joan den azaroaren 25ean, prentsaurreko batean, Lehen Mailako Arretako Batzordeak Osakidetzako langileei ematen zaien “tratu txarra” salatu zuen, Osasun Zentroetako langileena bereziki. Egoerak, azaldu dutenez, okerrera egin du: “Gaur egun, osasun-larrialdi berri honekin eta gora egiten ari den inzidentziarekin, Lehen Mailako Arretako langileek bere lanarekin jarraitzen dute aurretik zegoen langile kopuru doitu berberarekin, batzuetan, gutxiago. Salatzen ari garen bezala, osasun zentroetan aurretik egin ohi ziren lan-kargei, pandemiak eragindako karga berriak gehitu behar zaizkie, eta eragin handiko uneetan, gaur egungoa bezala, osasun-profesionalen agendak eta administrazio arloak gainkargatzen dira”.

Osasun Sailak ezarritako neurri berrien aurka

Covid-19ak eragindako pandemiaren “seigarren olatua” dela eta, hainbat neurri ezarri ditu Osasun Sailak. Besteak beste, “premia berezirik ez duten” Lehen Mailako Arretako kontsultak atzeratuko dituztela jakinarazi du Gotzone Sagarduy Osasun Sailburuak.

Lehen Arretako langileek azaldu dute neurri horrek gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen jarraipenari eragiten diola eta areagotu egingo dituela herritarren arteko osasun-desberdintasunak. Itxarote-zerrendak ere nabarmen handituko dira.

“Konponbidea ez da osasun zentroetan asistentziari murrizketak ezartzea, baizik eta giza-baliabideak eta azpiegiturak areagotzea Covidaren seigarren olatu honek dakarren jarduera osasun zentroetatik kanpo egin dadin, eta zentroek duela hilabete batzuetatik hona egin ezin duten osasuna sustatzeko eta gaixotasuna prebenitzeko jarduerak garatu ahal izan dezaten”, argitu du Lehen Arretako Batzordeak.

Egoera horren aurrean, “borrokatzen jarraitzeko” deia egin dute eta osteguneko mobilizazioetara batzekoa, Arabako osasun zentroetako asistentzia hobetu dadin eta “biztanleriak behar duen aren araberako kalitatea izan dezan; kalitatezkoa, integrala, hurbila eta doakoa”.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Grezia | Alexis Grigoropoulosen erailketaren urteurrena, Aita Santua eta errefuxiatuak…
Mobilizazioa egingo dute Gasteizen ostegunean LOSU eta Elkarbizitza Legeen aurka →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT