Joseba Llano: “Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua sortzeko akordioa lortzea erraza izan da, kezka handia baitago”
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua eratu zuten joan den otsailaren 12an Laudion egindako ekitaldian. 40 eragilek osatzen dute Kontseilua eta, Joseba Llano Kontseiluko kideak esan duenez, erraza izan da euren arteko akordioa lortzea, kezka handia baitago euskararen normalizazioari dagokionez. Euskalgintzaren Kontseiluaren xedea da Aiaraldeko euskararen normalizazioaren alde urratsak eman nahi dituzten eragile zein norbanakoen bilgune iraunkorra izatea, egiten den lanaren eraginkortasuna bilatzea, gogoetarako foroa osatzea, estrategiak diseinatzeko eta gauzatzen laguntzeko euskarriak sortzea, erreferente izatea eta instituzioekiko eta entitate pribatuekiko interlokuzio aktiboa izatea. (Bideoa eta argazkia: aiaraldea.eus)
-
Hizpidea: Joseba Llano: "Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua sortzeko akordioa lortzea erraza izan da, kezka handia baitago"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!