Joseba (CNT): “Dokumentalak Estatu espainiarrean gertatutako historiaren beste alderdi bat erakusten du, iraultza saiakera gogorrak egon direla”
"Los labios apretados" dokumentalak 1934ko Asturiasko iraultza kontatzen du, gaur emanaldia CNTren egoitzan.
Sergio Monteroren “Los labios apretados” dokumentala eta zuzendaria bera Gasteizen izango dira gaur arratsaldean. 19.30etan Gasteizko CNTren egoitzan, Correria kaleko 65. zenbakian izango da emanaldia, eta zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo da bertan.
1934an Asturiasen emandako iraultza saiakera lantzen du dokumental honek, bertako protagonisten testigantzak eta dokumentazio lan handia batuta. CNTko kidea den Josebak azaldu dizkigu emanaldiaren nondik norakoak, eta bertaratzera gonbidatu gaitu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Joseba (CNT): "Dokumentalak Estatu espainiarrean gertatutako historiaren beste alderdi bat erakusten du, iraultza saiakera gogorrak egon direla"00:06:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!