Jorge (La Bola Loca): “Lehenengo aldia da Divine Sentence taldeak Euskal Herrian jotzen duela”
Ostiral honetan, azaroaren 8an, lau kontzertu antolatu dituzte La Bola Lokako (LBL) kideek hardcore eta punkaren zaleentzako. Beraz, ostiraleko arratsaldeko 20.30etan Gasteizko Gaztetxera gerturatzen direnek, Divine Sentence, Bayou La Batre, Kolpeka eta Dama taldeak entzuteko aukera paregabea izango dute.
Hardcore eta punk doinuetan murgiltzeko aukera izango da Gasteizko Gaztetxean ostiralean 20.30etatik 00:00etara. Lehenengo aldiz etorriko dira Divine Sentenceko kideak Suizatik Euskal Herrira kontzertua eskaintzera, eta beste hainbat talde azpimarragarri ere bildu dituzte ostiral gauerako: Divine Sentence, Bayou La Batre, Kolpeka eta Dama. Gaur, LBLko kidea den Jorgerekin hitz egin dugu Hizpidean.
Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Jorge (La Bola Loca): "Lehenengo aldia da Divine Sentence taldeak Euskal Herrian jotzen duela"00:04:27
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!