Joana Otxoa de Alaiza (Txori Kantazale): “Gure asmoa izan da Xabier Leteren mundura hurbiltzea jendea”
"Txori kantazale" izeneko zuzeneko emanaldia eta disko liburua sortu dituzte Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxagak.
Xabier Leteri buruzko proiektua da “Txori kantazale”, Leterengana hurbiltzeko beste modu bat proposatzen duena, Lete berrezagutzea. Horretarako bere etapa ezberdinak, bere gustuak, bere mundua hartu dute erreferentziatzat Alex Gurrutxaga eta Joana Otxoa de Alaizak. Zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte, estreinaldia bihar 7etan Bilboko Bizkaia Aretoan. Eta disko liburu bat ere plazaratuko dute, otsail aldean argitaratuko dena.
Joana Otxoa de Alaiza da proiektuan musika jarri duena, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Proiektuaren sorrera eta nondik norakoak azaldu dizkigu, eta bi kantu ekarri dizkigu, ekimena izango dena ezagutu ahal izateko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Joana Otxoa de Alaiza (Txori Kantazale): "Gure asmoa izan da Xabier Leteren mundura hurbiltzea jendea"00:19:16
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!