Intza Gurrutxaga (EHE): “Etsipenetik ekintzara pasatzeko deia egiten diegu herritarrei”
Hizpidean Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kidearekin kolaborazioa.
Euskal Herrian Euskaraz elkarte euskaltzaleak manifestazioa antolatu zuen euskararen alde pasa den abenduaren 7an. Kazkabarra, euria eta haizea izan ziren egun artan, baina hala ere ehunka euskaldun bertaratu ziren. “Euskararen aurkako ofentsiba” indartuz doan honetan, elementu guztien aurrean, larrialdi linguistikoaren aurrean, 2025ean, etsipenetik ekintzara pasatzeko deialdia luzatu diete herritarrei EHEtik.
Etsipenetik ekintzarako bidean askok bide erreakzionarioago bat hartu dutela ere seinalatu dugu gaurko kolaborazioan. Gero eta ohikoagoak dira adierazpen eta xenofobo eta arrazistak euskaldunen artean. Intza Gurrutxagak azpimarratu du “etorkinei begiratzerakoan, arriskua ikusi beharrean, aukera bat ikusi behar dela.”
Kolaborazio osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Intza Gurrutxaga (EHE): "Etsipenetik ekintzara pasatzeko deia egiten diegu herritarrei"00:19:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!