“Inoiz egin den biderik jendetsuena egin nahi dugu euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko”
Sare Herritarrak Izan Bidea izeneko dinamika abiatu du, euskal presoen egoerari irtenbidea emateko urratsak eta kilometroak egiteko asmoarekin. Ibiltarien sarea osatuz, erronka luzatu diote jendearteari, 3.127.326 Km egitea. Inaxio Oiartzabalek azaldu dizkigu nondik norakoak, eta baita egun espetxeetan zein egoera dagoen azaldu ere. Entzun hemen!
-
Hizpidea: "Inoiz egin den biderik jendetsuena egin nahi dugu euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko"00:15:11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!