Iñaki, Gindi eta Mikel (Orainaldian): “Gasteiz bizi bizirik dago”
Gaur Kantoian Iñaki Landa, Gindi Auzmendi eta Mikel Buruaga izan ditugu, Orainaldian proiektua aurkeztuz.
Gasteizen kultur eredu alternatiboa bilatu eta sustatzen duten gune, kolektibo eta ekimen ezberdinak bildu nahi izan dituzte mapa interaktibo batean, instituzioen eskaintzatik kanpo Gasteizen ematen den eskaintza oparoa erakusteko eta irisgarri egiteko asmoz.
Gasteiz bizi bizirik dagoela frogatu du mapa honek, eta hau gutxi balitz, “Orainaldian laisse faire” deituko den dokumentala egiten ere hasi dira, Gasteizko kultur sortzaile ezberdinen bizipenak kontatzeko, eta mapan ikusten den oparotasun horren errealitatea gerturatzeko asmoz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!