Iñaki Egaña ZAHARRAK BERRIn
ENTZUN: {audio}111110donostia.mp3{/audio}
Aste honetako historiaren txokoan Iñaki Egaña gonbidatu dugu bere liburuaren berri ematera. Izan ere, orain berriki argitaratu du Egañak “El franquismo en Donostia. Las víctimas del genocidio franquista en Donostia” liburua, Francoren tropak Gipuzkoako hiriburuan sartu zirelaren 75 urte betetzen direla eta. Egaña frankismoaren inguruan aditua da, eta bere ibilbidea jarraitu nahi baduzue, bere bloga bisitatu dezakezue: http://www.euskaldunak.info/memoria/?p=200
Iñaki Egañak ekarritako gai interesgarriaz gain, kolaboratzaileak ere etorri dira Zaharrak Berrira. Aste honetan Xabi Gomezi eman diogu hitza, berriki argitaratu diren hainbat libururen berri eman diezagun. Hilabetero egiten duen bezala, historiarekin harremana duten liburu berriak ekartzen ditu gurera. Baina txango historiko bat egiteko gogoz baldin bazaudete, entzun Jaione Agirreren tartetxoa, izan ere ibilbide berezi bat proposatzen baitigu: Aiara haraneko Artziniegara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!