“Imaginate FRAMA” enpresak langileak bidegabeki kaleratu dituela salatu du Legutiko Elkartasun Sareak
Martxoaren 28an, Legutioko ludoteka kudeatzen duen enpresak langileak kaleratu zituen COVID-19ak sortutako egoeraren ostean zerbituza amaituta zegoela argudiatuta."Imaginate FRAMAk" iruzur egin duela azaldu du Legutioko Elkartasun Sareak eta langileak berriro kontratazea eskatu du.
“Imaginate FRAMA”, Legutioko ludoteka eta Gaztegunea kudeatzeaz arduratzen den enpresa da. Legutioko Elkartasun Sareak salatu duenez, iragan martxoaren 28an ludotekako langileak kaleratu zituen enpresak COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean zerbitzua amaituta zegoela argudiatuta, Udaletxearekin sinatutako akordioa indarrean jarraitzen duen arren.
Martxoaren 27ko Errege Dekretuaren 2. artikulua saihestu du “Imaginate FRAMA” enpresak, dekretuak legeztatutako egoerari aurreartzerakoan. Errege Dekretuko 2. artikuluak kaleratzeak eta indarrean dauden kontratuak bertan behera uztea debekatzen du, “COVID-19ak lan-arloan sortutako kalteak arintzeko helburuarekin”.
Legutioko Elkartasun Sareak “Imaginate FRAMA” enpresak “iruzur” egin duela salatu du. Horren aurrean langileak berriro kontratatzea eskatu dute, “kontratuaren luzapenean edota lehiaketa publikoa irabazten duen hurrengo enpresan euren subrrogazioa bermatzeko”. Udalaren bitartekaritza ere galdegin dute, enpresak eskaintzen duen zerbitzuetan ezta langileengan esku hartzeko eskumenik ez duen arren, hurrengo lehiaketa publikoan pliegoak berregitea eskatu diote “langileen eskubideak bermatzeko”. Baita enpresa pliego edo beste forma batzuen bitartez “Imaginate FRAMA” enpresa ez kontratatzea ere.
“Imaginate FRAMA” berriro erdigunean
Ez da Ludoteka eta Gaztegunea kudeatzen dituen enpresa honen jarduna salatzen duten lehen aldia. Iragan urtarrilean elkarretaratzea egin zuten Legution “Imaginate FRAMA” enpresako langileen egoera salatzeko, Arabako hitzarmenari muzin egin eta 2018ko martxotik egon baitzen langileei zor zitzaiena ordaindu gabe.
Legutioko Elkartasun Sarearen iritziz “enpresak COVID-19aren testuingurua baliatuz aurretik mobilizatu ziren langileen aurkako mendekua gauzatu du”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!