Ibon (GPS) : “Hau hasi besterik ez da egin, langile eta sektore ezberdinen arteko saretzea behin egituratuta uste dugu honek ez duela atzera bueltarik izango”
Urtarrilaren 30erako manifestazio bateratua antolatu dute, Araba enpleguaren defentsan! Defenda dezagun enplegu duina! lelopean. Antolatzaileen artean, Aernnova, SDA Factory, Laminaciones Arregui edo Alestiseko enpresa batzordeak daude; baita SOS Ostalaritza plataforma, Arabako pentsiodunen mugimendua, kirol jardueretako langileak eta GPS (Gazte Prekarioen Sarea) ere. GPS-ko kidea den Ibon izan dugu Hizpiden.
-
Hizpidea: Ibon (GPS) : "Hau hasi besterik ez da egin, langile eta sektore ezberdinen arteko saretzea behin egituratuta uste dugu honek ez duela atzera bueltarik izango"00:14:29
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!