[Hala Bideo] Hezkuntza publikoko bigarren greba egunean jarraipen zabala izan da Gasteizen
Asteazken honetan, milaka irakaslek Bilboko kaleak bete dituzte lan-baldintzak hobetzeko aldarrikapenekin. Sindikatuek grebaren jarraipena %75ean kokatu dute, nahiz eta Hezkuntza Sailak %47an finkatu duen. Gasteizko hainbat ikastetxetan jarraipena nabarmena izan da: Salburua HLHI (%90), Mariturri (%88) edo Zabalgana BHI (%80) kasu.
Gaur, ostegunean, manifestazioek jarraituko dute Euskal Herriko hiru hiriburuetan. Sindikatuek 15 urte daramatzatela hitzarmenak eguneratu gabe salatu dute, eta eskatzen dute: lan-kargak arintzea, osasun laborala bermatzea, euskararen sustapena eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzea.
Grebak luzatuko dira datozen asteetan: otsailaren 26an eta 27an, irakasleek berriro egingo dute lanuztea. Beste kolektibo batzuen grebak ere iragarri dira, hala nola Haurreskolak Partzuergoko langileak eta sukaldaritza eta garbiketa arloetako langileak.
Hemen du¡aukazu grebaren argazki batzuk eta beraren laburpen txiki bat.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!