• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen Cadena Eleta apezpikuak kale bat du Gasteizen

Haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen Cadena Eleta apezpikuak kale bat du Gasteizen

 4 otsaila, 2021  through Argia.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen Cadena Eleta apezpikuak kale bat du Gasteizen sarreran

1910. urtean, Gasteizko gotzain José Cadena Eletak debekatu egin zuen haurrei euskarazko izenak jartzea. Elizgizon euskarafobo honi agintari frankistek Gasteizen kale bat eman zioten Florida parkean bertan 1960ko hamarkadan, eta gaur egun ere bertan da. through Argia.eus

Haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen Cadena Eleta apezpikuak kale bat du Gasteizen

José Cadena Eleta Pitillasen jaio zen, Nafarroan. Ikasketak Iruñeko apaiztegian egin zituen, eta zuzenbidea ere ikasi zuen Zaragozako unibertsitatean. Biurrungo eta Agoitzeko apaiza izan ondoren, Espainian ibili zen. Eusko Jaurlaritzaren webgunean bere eliz bizitza errepasatzen duen artikuluan aipatzen ez den arren, 1910eko otsailaren 3an agiria plazaratu zuen haurren bataioetan euskal izenak debekatuz.

Bera hil eta mende erdira, Gasteizko Luis Ibarra alkate frankistaren garaian, bere izena jarri zioten katedralaren ondoko kaleari. Virginia López de Maturanak “La construcción del imaginario simbólico en Vitoria durante el Franquismo” lanean pasadizo hori bere testuinguruan kokatu du.

“Cadena y Eleta Gasteizko apezpiku izan zen 1905 eta 1913 bitartean, eta kale baten izena eman zioten. Euskal historiografia orokorrean, José Cadena y Eleta bereiziki egin zen ezagun EAJrekin izan zituen enfrentamenduengatik, besteren artean, bataioetan euskarazko izenak debekatzen saiatzeagatik. Zentzu honetan, pentsa daiteke 1960ko hamarkadan pertsona honi kale bat emanez Udalak Eliza espainiarzalea babestu nahi izan zuela, euskal abertzale katolikoen aurrean, erregimenarentzat euskal elizaren abertzaletasuna arazo iturri bihurtzen ari zen unean”.

Agintari frankistek aitzakia gisa baliatu zuten Cadenak 1907an katedrala berritzeko lanak hasi izana, esateko, horregatik merezi zuela omenaldia. 1913an gerarazi zituzten lan hauek, eta 1946an berrekin ostean, Francoren presentziarekin amaitu zituzten 1969an. “Cadena y Eleta kalea justu katedrala zegoen lekuan egoteak bere omenaldi izaera ematen dio”, dio ikerlariak.

Mahai gainean jarri behar da, Pitillasen jaiotako apaiz euskarafoboa 1918an hil zela eta handik hilabete batzuetara Vatikanoak baliorik gabe utzi zuela haurrak euskal izenez bataiatzea debekatzen zuen agindua.

Noiz arte mantenduko dugu euskaldunok gure hizkuntzaren aurka hain nabarmen egin zuen pertsona baten omenezko kalea?

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Bizipoza+3/12
[:es]Kaleak hartzeko deia egin du ANkerkeriari Stop-ek, Zelaia eta Barbadoren aurkako epaia salatzeko →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT