Hala Bedi oporretara!
Deabruaren tentaldia ekiditen saiatuko gara egun hauetan eta apirilaren 13an itzuliko gara irratira biziberrituta.
Irratian deskantsu txiki bat hartuko dugu gure fedea sendotzeko eta bide zuzenetik okertzen gaituzten haragizko bekatuak ekiditeko. Ostegun santuan Hala Bedi tabernan elkartuko gara garizumari amaiera eman eta Jesus gure salbatzailearen azken afaria omentzeko. Ostiralean Auzolana pilotalekuan ospatuko dugu Jesusen gurutzaketa eta heriotza, gizateriaren salbazioagatik sufritu zuena gogoratzeko. Pazkoako igandean berriz Gasteizko alde zaharreko muina igoko dugu eta, Gaztetxean Kristoren berpizkundea ospatuko dugu.
Deabruaren tentaldia ekiditen saiatuko gara egun hauetan eta apirilaren 13an itzuliko gara irratira biziberrituta.
Txintxoak izan eta laster arte!
-Hala Bedi irratiko erredakzio taldea-
Post scriptum: Everything described here is fictional, and any resemblance to reality is purely coincidental.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
