• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Gure Esku Arabak Pirinioetako Bidean parte hartzeko deia egin du, larunbatean, uztailak 2

Gure Esku Arabak Pirinioetako Bidean parte hartzeko deia egin du, larunbatean, uztailak 2

 30 ekaina, 2022  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Gure Esku Arabak Pirinioetako Bidean parte hartzeko deia egin du, larunbatean, uztailak 2 sarreran

Egunean zehar egingo diren jarduerak mendietan nahiz Euskal Herri osoko hainbat herritan egingo dira.

Gure Esku Arabak Pirinioetako Bidean parte hartzeko deia egin du, larunbatean, uztailak 2

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku herritar plataformak, Kataluniako hainbat erakunderekin lankidetzan, datorren larunbatean, uztailak 2, Pirinioetako Bidea deituriko ekimena antolatu du. Ekimen horrek, gauez 300 tontorretik gora argiztatzea du helburu, Gironako Creus lurmuturretik Gipuzkoako Higer lurmuturreraino doan mendikate osoa lotzeko asmoz, Euskal Herriko eta Kataluniako herrien erabakitzeko eskubidearen aldarrikapen gisa.

Arabari dagokionez, jarduerak Nafarroako Adi, Argintzu eta Saioa gailurretan egingo dira eta bertaratu ezin direnentzat, Amurrion eta Gasteizen ere ekimen ezberdinak antolatu dira.
Gailurretara eramateko, honako autobusak antolatu dira:
– Laudiotik, 14:15ean irtengo da herriko institututik.
– Amurriotik, 14:30ean irtengo da Telefónicaren eraikinaren ondotik.
– Zuiatik, 15:00tan irtengo da udaletxeko plazatik.
– Gasteiztik, 17 00etan irtengo da San Anton plazatik.

Txartelak 20 euroren truke eskura daitezke hiru herrietan eta Gorbeialdeko Gure Eskuko taldearen bitartez: Laudion (Gure Eskuren lokalean 19:00etatik aurrera), Amurrion (Gure Eskuren lokalean 19:00etatik eta ostegunean Mendiko klubaren egoitzan) eta Gasteizen (Txapelarri Tabernan -Aiztogile 83- eta Gure Esku dendan -Aiztogile 71-). Gailur horiek edozeinek igotzeko modukoak dira eta izen emateari esker segurtasuna bermatu ahal izango dira momentu oro. Bertara joateko, ezinbestekoak izango dira kopeta-argia eta ordezko pilak, janaria, edaria eta beroki arropa. Argiztapen ekitaldia 21:45etik 22: 45era bitartean egingo da, eta herri bakoitzera ekitaldia amaitu bezain laster itzuliko da.

Gailurretara igo ezin direnentzat baina ekimenari babesa emateko prest daudenentzat, Gure Eskuk bi ekitaldi antolatuko ditu egun berean. Bata Amurrion, 22:15ean, GUK-a argiztatuz, eta bestea Gasteizen, eguerdiko 12:00etan Errementari kaleko Bodegon Taberna zegoen lekutik hasiko den kalejirarekin, GASTEIZ KANTUZ taldeak gidatuko duena. Gainera zuzeneko saioa 21:00tik 22:30tara jarraitzeko aukera egongo da www.gureesku.eus webgunean eta Noticias de Gipuzkoa, Berria, Naiz, Hamaika telebista eta Argiatik, Ana Iruretagoiena eta Maider Galardirekin.
Era berean, eta azken hilabeteetan Euskal Herri osoan zehar bildutako milaka sinadurak hilaren 22an Eusko Legebiltzarrean entregatu ondoren, Gure Eskuk herritar guztiak gonbidatzen ditu erronka historiko honetarako antolatutako ekitaldietan parte hartzera, herriek beren etorkizun politikoa kontsulta demokratikoaren bidez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← [ARGAZKI GALERIA] Arabako Metaleko milaka langile atera dira kalera, laugarren greba egunean
Elkarretaratzea egin dute Mercedeseko langileek, produkzioa gelditu duten bi greba egunen ostean →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT