• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Gorbeia mendia argiztatuko dute maiatzaren 14an, herrien erabakitzeko eskubidearen alde

Gorbeia mendia argiztatuko dute maiatzaren 14an, herrien erabakitzeko eskubidearen alde

 10 maiatza, 2022  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Gorbeia mendia argiztatuko dute maiatzaren 14an, herrien erabakitzeko eskubidearen alde sarreran

Gure Esku Arabak gaueko igoera antolatu du Gorbeia mendira gailurra argiztatzeko. Via Pirinenca-Pirinioetako Bidea ekimena sustatzeko egingo diren ekitaldien artean dago Gorbeia mendia igotzea.

Gorbeia mendia argiztatuko dute maiatzaren 14an, herrien erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Arabak, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri plataformak, gaueko igoera antolatu du Gorbeia mendiaren gailurrera maiatzaren 14rako, larunbata. Igoera horretan, Gure Eskuk mendi tontorra argiztatu nahi du, herrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Bertaratzeko

Larunbateko igoerara joateko autobus txartelak daude salgai, 10 eurotan, Gure Esku dendan (Aiztogile, 71), Txapelarri tabernan (Aiztogile, 83) eta Albeniz liburudendan (Benito Guinea, 2).  Autobusa arratsaldeko 17:30etan aterako da Gasteizko San Anton plazatik. Aldiz, bere kabuz gerturatu nahi dutenentzat, topagunea Muruako herrian izango da 18:00etan, Pagazuriko bidetik igotzeko eta beste zutabe bat Muruako harrobitik aterako da ordu berean Egillolarrako bidetik igotzeko. Antolakuntzatik buruko argia edo linterna eraman behar dela gogorarazi dute.

Aiaraldeatik Ganekogorta mendia argiztatzen lagunduko dute. Laudioko Santa Luziatik aterako da talde bat arratsaldeko 19:00tan.

Via Pirinenca-Pirinioetako Bidea ekimena

Gure Eskuk eta erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile katalanek uztailaren 2an egingo duten  jardueraren baitan kokatzen da ekimena. Jardueraren helburua Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzea da, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen erabakitzeko eskubidea  aldarrikatzeko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Enpresekin akordioa erdietsita, bertan behera utzi dute greba deialdia kirol jardueretako langileek
Iñigo Leza (Araba Bizirik): “Kapitalismoa aldatzen badugu baina lurraldea ez bazaigu gelditzen gero bizitzeko, ez dago ezer” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT