• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Gasteizko Udalak 112.000 euro itzultzeko eskatu dio Lazarraga kultur elkarteari

Gasteizko Udalak 112.000 euro itzultzeko eskatu dio Lazarraga kultur elkarteari

 8 apirila, 2024  through Argia.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Gasteizko Udalak 112.000 euro itzultzeko eskatu dio Lazarraga kultur elkarteari sarreran

Lazarraga elkarteak du Gasteiz antzokia kudeatzeko ardura eta programazioa antolatzekoa. Antzokiak 2023an ateak ireki behar zituen, baina oraindik ez dago martxan. Elkarteak 2023ko diru-laguntzari zegozkion 52.000 euro itzultzea proposatua zion udalari. Elkarteak “harriduraz eta kezkaz” hartu du albistea. through Argia.eus

Gasteizko Udalak 112.000 euro itzultzeko eskatu dio Lazarraga kultur elkarteari

Iñaki Lazkano, Lazarraga elkarteko kultura programazioaren arduraduna da, eta Berria-ri emandako elkarrizketan, udalaren erabakiaz hitz egin du Irati Egibar Izeta kazetariarekin.

Joan den astean jakin zuten Gasteizko Tokiko Gobernu Batzarrak 112.817 euro itzultzeko eskatu ziola elkarteari. Kontu-hartzaileak, xedapenean, itzultzeko zifra baino ez du adierazi, eta jakinarazpen ofiziala jaso arte ez dute jakingo zein diren eskari hori egiteko arrazoiak. Lazkanok dio, albistea jaso ondoren, harrituta eta kezkatuta daudela: “Guri ezer esan gabe jarri zuten abian prozedura guztia: zuzenean tokiko gobernu batzarrera eraman, bertan onartu, eta eskaera ofiziala egin zuten. Udalak lehenago ere bazekien kontu hartzailearen txostenak zer zioen, eta ez ziguten ezer esan”.

Lazarraga elkarteak 2023ko diru-laguntzetan 52.000 euro itzultzea proposatu zuen, antzokiak ateak zabaldu ez dituenez, aurreikusitako programazioa ezin izan dutelako bete: “Jarduera guztiak normaltasun osoz egiten badira, diru guztia gastatzen da. Hori gertatzen zaio edozein elkarteri; gure kasuan, ordea, ezin izan genuen egitaraua aurrera atera, eraikina ez baitzegoen prest”. Elkarteak itzultzea proposatutako kopuruaren bikoitza baino gehiago eskatu du kontu-hartzaileak.

Lazkanok, antzokiak ateak itxita edukita ere, egitasmoa martxan jartzeko egin beharreko lanak kontatu ditu: “Aurrelan izugarria egin behar da horrelako kulturgune bat martxan jartzeko, eta aurrelan horiek egin dira. Komunikazioaren aldetik, webgune bat, komunikazio plan bat eta egin beharrekoak ziren kultur jardueren komunikazioa prestatu dira; kudeaketaren aldetik, eraikin eta kultura proiektua kudeatzeko sistema osoa diseinatu da; eta, programazioaren aldetik, Gasteizko eta Euskal Herriko hainbat eragilerekin hitz eginda, programazio bat egin zen elkarlanean”.

Lazarraga elkartearen egitasmoa “hilzorian”

Lazkanok garbi adierazi dio Berria-ri elkarteak ezingo diola aurre egin diru eskaera horri, eta ardura udalarena dela argitu du: “Arazoa ez dugu guk sortu; Gasteizko Udalak sortu du. Kulturgunea zabalik ez egotearen erantzukizun osoa Gasteizko Udalarena da”. Diruari dagozkionei Gasteizko Udalak egin beharko diola aurre dio, “edo irtenbide bat eman zor edo eskaera horri. Ez badu irtenbiderik ematen, ziurrenik Lazarraga kultur elkarteak ezingo du jarraitu proiektuarekin. Argi eta garbi. Sustatzailerik gabe geratuko da proiektua: kolokan baino gehiago, hilzorian”.

Oztopoz betetako bidea

2022ko ekainera bitartean, euskal kultur eskaintza Oihaneder Euskararen Etxean kudeatzen zuen Lazarraga elkarteak. Urte bereko abuzturako Gasteiz antzokiko lanak bukatuta zeuden eta 2023 urtearen hasieran ateak zabaltzekoa zen. Lazarraga elkartea zen hastekoa eraikina kudeatzen eta kultur programazioa antolatzen. Alabaina, eraikina ez dago prest, hainbat oztopo agertu dira bidean. Lazkanok elkarrizketan aipatzen du teknikoki hornitu gabe dagoela eraikina; ez dago ikus-entzunezko ekiporik, eszenatikoan ez dago argirik eta gelak ere hutsik daude. Bestalde, udalak baimen batzuk ez dituela lortu dio Lazkanok.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Ciencia y pensamiento crítico | Eclipses de sol y tormentas solares
Arabako Mendiak Aske iniciará un micromecenazgo contra la central eólica de Azazeta →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT