• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik

Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik

 12 martxoa, 2024  through Argia.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik sarreran

Ostegunean, martxoak 14, 19:30etan Virgen Blankan mobilizazioa deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. through Argia.eus

Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik

092 telefono-zenbakian dei batzuk jaso zituzten astelehen goizaldean, Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batean bikote baten arteko eztabaida gogorra zegoela-eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Etxebizitzara gerturatu ziren poliziek beheko solairuan emakume bat aurkitu zuten izterrean zaurituta. Biktimak ertzainei adierazi zienez, bere bikotekideak emandako labankada batek eragin zion zauria. Emakumeari astelehen goizaldean eman diote alta.

Gasteizko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du, erasoa gaitzetsi eta biktimari babesa emateko. Jakinarazi dute haren esku jarri dituztela baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak.

Ostegunean, martxoak 14, 19:30etan Virgen Blankan mobilizazioa deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak.

Beste eraso bat

34 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizko autobus-geltokian bikotekideari eraso egitea egotzita. Naiz-ek adierazi duenez,igande goizaldean gertatu zen, 04:15ak aldera. Udaltzaingoak abisu bat jaso zuen erasoa gertatu zela ohartarazteko, eta patruila bat bertaratu zen. Emakumea banku batean eserita aurkitu zuten, bere gauzak lurrean sakabanatuta zeudela.

Emakumeak ez zuen gertatutakoaren xehetasunik eman nahi izan, baina lekuko batek adierazi zuen bideozaintzako kameren bidez ikusi zuela erasoa. Agenteek geltokiko inguruetan aurkitu zuten ustezko erasotzailea, eta atxilotu eraman.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← “Los servicios mínimos de la huelga del 12 de marzo harán que haya más trabajadores en algunos sectores que en un día normal”
Prestaciones sociales | Casos que llegan a Argilan-ESK →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT