• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Euskal kulturgileek greba digitala egingo dute apirilaren 21ean eta 22an

Euskal kulturgileek greba digitala egingo dute apirilaren 21ean eta 22an

 17 apirila, 2020  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Euskal kulturgileek greba digitala egingo dute apirilaren 21ean eta 22an sarreran

Apirilaren 21 eta 22an "kultur edukirik ez partekatzeko deia" luzatu dute euskal kulturgintzako 600 lagunetik gora, kulturgile, sortzaile eta artisten egoera prekarioa salatzeko. Hainbat arabarrek babesten dute ekimena.

Euskal kulturgileek greba digitala egingo dute apirilaren 21ean eta 22an

Euskal kulturgintzaren “ekosistema” osatzen duten eragile eta norbanako guztiei luzatu diete apirilaren 21ean eta 22an internet bidez kultur edukirik ez zabaltzeko deia. Bi eguneko greba Digitalak “gogoeta eta eztabaida soziala” piztu nahi du Euskal Herritarren artean, euskal kulturgintzari ematen zaion garrantziaz eta kultura kontsumaz hausnartzeko. Dagoeneko 600dik gora atxikimendu bildu dituzte. Kulturgintzan.eus atarian irakurri daiteke manifestua osorik

Kulturgintzak eta sortzaileek bereziki bizi duten egoera prekarioa mahai-gaineratzeko helburua du grebak, kluturgileek dituzten lan baldintza txarretaz ohartarazteko. COVID-19ak eragindako krisiak larriagotu egin du aurretiaz ere okerra zen euskal kulturhintzaren egoera. “Iksui gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara” esaldi horrekin borobildu dituzte grebaren asmoak.

Premiazko neurrien beharra

COVID-19ak kluturgintzan eragindako kaleteei erantzuteko “premiazko neurriak hartu eta horiei atoan erantzuteko” eskatu diete Euskal Herriko erakunde publikoei, tartean Euskal Hirigune Elkargoari, Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta udalei.

Euskal kluturgintzaren ekosistemaren elkargune

Sortzaileen egoera prekarioa ikustrazi eta erakunde publikoei neurriak exijitzeaz gain, hirugarren helburu nagusi bat ere ezarri diote Greba Digitalari: Euskal kluturgintzaren ekosistema osatzen duten guztientzat elkargune izango den mahai bat antolatzeko lantean hastea.

Elkargune horrek hartuko duen forma definitu gabe badago ere, mugarri bat jarriko du Greba Digitalak Euskal Herri osoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiak elkartu eta euskal kulturgintzaren gabezia eta premia larriei aurre egiteko proposamenak eztabaidatzen eta adosten hasteko lehen urratsa izango baita. Deina antolatuta dauden kulturgintzako eragileei luzatu diete (sortzaile elkarteei, enpresa egitura dutenei…) bilkura horren antolaketa lana euren gain har ditzaten.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Glovok %60 jaitsi du Gasteizko riderren tarifa
Salhaketak Santiago Ospitalean jasotako preso baten heriotza salatu du →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT