• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Euskal Hezkuntza Sistema propio baten alde Gasteizko kaleak hartu dituzte ikasleek

Euskal Hezkuntza Sistema propio baten alde Gasteizko kaleak hartu dituzte ikasleek

 28 azaroa, 2019  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Euskal Hezkuntza Sistema propio baten alde Gasteizko kaleak hartu dituzte ikasleek sarreran

"Gora Ikasleon Borroka" dinamikarekin bat eginez milaka ikaslek egin dute greba gaur Arabako heziguneetan. Eguneko mobilizazio nagusia 12:00etan abiatu da Correosetik eta Hezkuntza Delegaritzan bukatu da.

Euskal Hezkuntza Sistema propio baten alde Gasteizko kaleak hartu dituzte ikasleek

Urriaren 12an aurkeztu zuten Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ikasleek  “Gora Ikasleon Borroka” dinamika. Guar, dinamika horren baitan ikasle greba burutu dute. Araban ere oihartzun handia izan du grebak eta goizeko lehen ordutik heziguneak hutsik egon dira.

Mobilizazio nagusia 12:00etan abiatu da Correosetik eta Gasteizko kaleak zeharkatu ostean Hezkuntza Delegaritzara eraman dituzte euren aldarrikapenak ikasleek, besteak beste, greba eta paro eskubidea ikastetxe guztietan aitortua izatea, inolako kontrol sozialik gabe antolatzeko eskubidea izatea, antolatzeko beharrak asetzeko espazio fisiko bat bermatzea ikastetxe guztietan, klase orduetan ikastetxez kanpoko eduki didaktikoak jasotzeko aukera izatea edota plataforma digitaletatik jasaten duten kontrol soziala minimizatzea.

Ehunka ikaslek egin dute bat @IkasleBorroka dinamikak deituriko mobilizazioarekin pic.twitter.com/g7HDQ56XBd

— Hala Bedi (@halabedi) November 28, 2019

Mobilizazioen olatu berrian subjektu aktibo izan nahi dute eta horretarako heziguneetan antolatzeko apustuan berretsi dira gaur kalera atera diren ehunka ikasleek. Pentsionistak, mugimendu feminista, metalgintzako langileak edota mugimendu ekologista eredutzat kaleak eta heziguneak hartzeko gonbitea zabaldu dute, «ikasleen garaia» heldu dela iritzita. «Hezkuntza sistema nazional, publiko, komunitario, euskaldun eta feminista bat eraiki nahi dugu», ondorioztatu dute.





Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Haurren auzoa eta plan handia[:es]Haurren auzoa y el gran plan
Italia | Más allá del ‘Acqua Alta’ →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT