Europako inmigrazio eta asilo itunaren kontra mobilizatuko dira Gasteizen
Abenduaren 18a, astelehena, pertsona migratuen nazioarteko eguna da. Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak, Amnistia Inernacionalek eta Bachué elkarteak elkarretaratzea deitu dute Europako inmigrazio eta asilo itunaren kontra eta migratzeko eskubidearen alde.
Erakunde deitzaileek salatu dutenez, Migrazioaren eta Asiloaren Europako Ituna, berehala onartuko dena, migrazioaren eta asiloaren aurkako itun bat da, lehendik egiten ziren praktikak legeztatzen eta zabaltzen dituelako, hala nola, beroan egindako itzulketak eta deportazioak, baldintza penagarriak dituzten errefuxiatuen kanpalekuak egotea edo mugak kanporatzea Maroko, Libia edo Turkia bezalako herrialdeek migratzaileei eusteko horma gisa jardun dezaten.
Gobernuaren Ordezkariordetzan egingo dute protesta, Olagibel kaleko 1. zenbakian, 19:00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!