Etxebizitza Legearen kontra mobilizatu da Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista
Atzo onartu zen Legebiltzarrean Etxebizitza Lege berria. Sindikatuak salatu duenez, lege hau "eraikuntza enpresen eta espekulatzaileen neurrira" eginda dago, eta "ziklo eraikitzaile eta errentatzaile berri bat bultzatzea" du helburu, etxebizitza eskuratzeko egiturazko arazoei erantzun beharrean.
Onartu da EAJk eta PSEk bultzatutako Etxebizitza Lege berria. Lege honek, besteak beste, lurzoruen tramitazio urbanistikoa bizkortzea eta pisu berrien eraikuntzari dagokionez etxebizitza babestuen ehunekoa %75etik %60ra jaistea baimenduko du. Funtsean, bideragarritasun ekonomikorik ez izateagatik izoztuta dauden etxebizitzetarako lursailak berraktibatzea du helburu testuak. Etxebizitza EAEko herritarren kezka nagusia da, eta Denis Itxaso etxebizitza sailburuaren iritziz, “etxebizitza eskasia” da arazoa. Horregatik, lege honen bitartez dagoen “eskaintza krisiari” egin nahi dio aurre Eusko Jaurlaritzak.
Legebiltzarraren aurrean bildu ziren atzo Etxebizitza Sindikatu Sozialistako hamarnaka kide, “Etxebizitza legeari ez. Las constructoras dictan, PNV y PSE legislan” jartzen zuen pankartaren atzean. Sindikatuak adierazi zuenez, lege honen helburu nagusia ziklo eraikitzaile eta errentatzaile berri bat abiatzea da, horrela “sektore horiek erakargarriagoak izan daitezen inbertsio kapitalistaren begietara”. Azaldu zutenez, legeak ez du etxebizitzaren arazoa konponduko, eta “langile klaseak sortutako aberastasuna eraikuntza enpresen handien, higiezin-enpresen eta abarren poltsikoetara are gehiago transferitzea” bilatzen du.
Legeak izango dituen hiru ondorio nagusi azpimarratu ditu Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Lehenik, “baliabideak egoera okerrenean daudenengandik kendu eta gizarte maila ertainera bideratuko dira”, gizarte larrialdietako zerbitzuak murrizten ari diren bitartean. Bigarrenik, hirigintza eta ingurumen arauak malgutzea eragingo duela salatu du sindikatuak. Azkenik, “etxebizitza eskuragarria” kontzeptua hedatuko da. Sindikatuaren arabera, “kontzeptu horrek ez du esanahi zehatzik eta enpresek abantaila fiskal eta laguntza ugari jasotzeko aukera izango dute”. “Etiketa horren azpian, 300.000 euroko etxebizitzak ere saldu ahal izango dira “eskuragarri” gisa, eta horrek erakusten du benetako helburua sektorearen errentagarritasuna bermatzea dela”, adierazi dute.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ondorioztatu duenez, etxebizitzaren arazoa ez da etxebizitzaren negozioa finantzatuz konponduko eta horregatik “langile klasearen kontrola handitu behar da etxebizitzaren inguruko erabakietan”, eraikuntza enpresa eta higiezinen esku-hartzea alboratuz. “Klase antolakuntza indartzera eta bizi baldintzak defendatzera” deitu du sindikatuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
