Erantzun antifaxista jaso du Abascalek Trebiñun
Herriko gazteak Vox alderdiko Abascalen bisitaren kontra elkartu ziren.
Gaztela eta Leoneko hauteskundeak aitzakia hartuta, Vox alderdi faxistako presidentea, Santiago Abascal, Trebiñun egon zen atzo. Hedabideei egindako adierazpenetan, Abascalek Trebiñuren espainiartasuna aldarrikatu zuen. Bere hitzak baina, txistu eta oihuen artean eman behar izan zituen.
Herriko gazteak agerraldi faxistaren kontra elkartu ziren, “Trebiñu antifaxista” lemapean. Ozen entzun ziren “Trebiñu Araba da!” eta “Faxismoa suntsitu!” bezalako oihuak, eta aldarri berdinak zeramaten pankartak ikusi ziren herrian zehar.
Voxen gertuko hedabideak herriko gazteak eta bizilagunak kriminalizatzen saiatu ziren, eta presentzia poliziala oso handia izan zen goizeko lehenengo orduetatik. Jakinarazi dutenez, Espainiako Guardia Zibilak 22 lagun identifikatu zituen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
