Zuriñe Rodriguez (Arrazakeriaren Aurkako Plataforma): “Martxoaren 21a salaketa egun erreferente bilakatzea nahi dugu”
Datorren ostegunean, hilaren 21ean izango da arrazakeriaren aukako nazioarteko eguna, eta Gasteizen ere Arrazakeriaren Aurkako Plataformak hainbat ekitaldi antolatuko ditu gaurtik hasita eta datorren astean zehar. Hala nola hainbat hitzaldi eta ekimen ezberdinak izango dira, eta gaia hobeto azaltzeko Zuriñe Rodriguez izan dugu telefonoaren bestaldean, Arrazakeriaren Aurkako Plataformaren kide. Hemen entzungai
-
Hizpidea: Zuriñe Rodriguez (Arrazakeriaren Aurkako Plataforma): "Martxoaren 21a salaketa egun erreferente bilakatzea nahi dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!