Zuria Beltzez programak agur esan digu. Gora kolore anitzetako soinu ilunak!
Hamairu denboraldi eta gero Zuria Beltzez programak emitititzeari utzi dio.
Zuria Beltzez programak bere azken irratsaioa emitititu du Hala Bedi Irratian.
Lerro hauk erabiliz eskegi dute bere azken publikazioa:
Sesio honen bidez Zuria Beltzez programak betirako agur esaten du. Hamairu denboraldi eta gero, eta 6000 kanta eta gero, agurtzeko unea iritsi da. Guretzako ohore handia izan da irratsaio hau egitea. Programa honen bidez, musika estilo, artista, disko, kanta eta soinu anitzak entzuteko, ikasteko eta helarazteko aukera izan dugu. Espero dugu zuek ere guk bezain beste gozatu izana. Gauza berriak egin ahal izateko, gauza zaharrak atzean utzi behar dira… Beraz, segi jakinmin horiek asetzen! Gora soinu ilunen itzalen txinpartak! Gora irrati libreen kontrabotere sutsua! Biba zuek! Beti arte adiskideok! (irudian: Screaming Lord Sutch)
0- The Andrew Oldham Orchestra – The Last Time 1- Will Mercer – Just a Nobody 2- David Bowie – Kooks 3- Curtis Mayfield – Superfly 4- Deep Set – That’s the way life goes 5- The Omens – Searching 6- King Khan’s Murder Burger – Born to die 7- The Night Beats- Right wrong 9- The Greater Experience – Don’t forget to remember 10- Jorge Ben – Take it easy my brother Charles 11- Chuck Bridges – Keep the faith baby 12- DJ Suspect Alice Donut – S.O.A.P 13- The Clash & Ranking Roger – Rock the Casbah 14- The Specials – You’re wondering now
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!