Zure txakurra, zure ardura? Ernai Gasteiz, Urtaran eta Udaltzaingoa protagonistak
Ernai Gasteizek sinatutako pegatina batzuetan, Arabako hiriburuan pil-pilean dagoen gaia aitzaki, Gasteizko Udaltzaingoaren eta Urtaranen jarrera salatu dute.
Gasteizko Udaltzaingoaren polizia talde handi bat greba egiten dago. Hau, jada, ez da albiste bat. Udaltzainek 20.000€ gehiago jartzen dituzte orain isunetan, nahiz eta Gasteizko Udalak esan soilik %10ak egin duela greba. Are gehiago, Gorka Urtaranen Gobernuak esan duenez, ezin dute momentuz ezer egin eta isun guztiak tramitatuko dituzte.
Arabako hiriburuan azken hilabetean dagoen pil-pileko gai honi helduz, Ernai Gazte Antolakundeak atentzioa deitu duten pegatinak itsasi ditu Gasteizko puntu ezberdinetan. Pegatina hauetan, gizon baten silueta dago -Urtaran bera, antza- eta bere alboan, txakur bat, Udaltzaingoaren petoarekin. Pegatina hauetan, bi lelo ezberdin, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz:
- “En la ciudad, el perro siempre atado. Tu perro es tu responsabilidad. Evita las zonas con perros sueltos”
- “Gasteiz garbi mantentzen lagundu. Zure txakurra, zure ardura”
Txakurrak, Gasteizko parke batzuetan, ezin dira jada solte ibili. Hori dela eta, Udalaren kanpaina baten antza dute pegatinek: logoa eta guzti, nahiz eta detaileetan zentratuz gero argi ikusi logo ofiziala ez dela. Baina Ernai Gasteizek sinatzen ditu gero hauek.
Kuriosoak diren pegatina berriak Gasteizko kaleetan, eredu polizialaz hitz egiteko edo eztabaidatzeko baliagarriak izan daitezkeenak, akaso.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!