Zuiako gaztetxearen kontrako erasoa salatuko dute ostiralean
Martxoaren 27an gaztetxeko leihoak harrikatu zituzten, baina aurretik beste eraso batzuk izan direla gogoratu dute. through Alea.eus
Joan den martxoaren 27ko gauean Zuiako gaztetxeak “beste eraso bat” pairatu duela salatu dute Zuiako gazte asanbladako kideek agerraldi batean. Gaueko ordu txikitan leihoak harrikatu zituzten, eta ez da hau izan duten lehen erasoa: “Zoritxarrez, pasa den urteko abuztuan era desberdineko erasoak izan ziren: kristaletan pintadak izan ziren, pintura jaurti zuten, foku eta buzoia apurtu zuten…”.
Eraso berri hau hau eguneroko “askatasunen kontrako erasoen barruan” kokatu dute gazteek, “eraso politiko” moduan, eta elkarlanean 15 urtez osatutako espazioa defendatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. “Irmoki berresten dugu ez dugula onartuko espazio autogestionatuen kontrako erasorik. Ez Zuian, ez inon. Eta erasoen aurrean antolatuta aurkituko gaituztela”.
Erasoa salatzeko asmoz, elkarretaratzea egingo dute ostiralean, apirilaren 12an, 19:00etan, Murgiako plazan, eta Zuia zein inguruko herritarrei egin diete deia bertan parte hartzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!