Zuhaitz (Errekaleorreko Baratze Lantaldea): “Errekaleorreko lurra, lantzen duenarentzat”
Datorren igandean, martxoaren 17an, arratsaldeko 17:00etan, Errekaleor Auzo Askeak, bigarren urtez, bertako lurrak lantzeko bilera antolatu du. Aurreko urteko arrakastaren ondotik eta lurraren merkantilizazioaren aurka borrokatze aldera, berriz ere ateak irekitzea erabaki du.
Honen inguruan mintzatzeko, Errekaleorreko Baratze Lantaldeko kidean den Zuhaitz eduki dugu estudioan.
-
Hizpidea: Zuhaitz (Errekaleorreko Baratze Lantaldea): "Errekaleorreko lurra, lantzen duenarentzat"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!