Zoo eta Ziklone taldeekin bueltatu zen Muinoko Hotsak
Hala Bedi-k eta Gasteizko Gaztetxeak elkarlanean antolatzen duten Muinoko Hotsak jaialdia martxoa 15ean itzuli zen da muinoko etxera. Ohikoa den legez, hasierako formula erabiltzen jarraitu dute: Arabako talde bat eta Araba kanpoko beste bat.
Kasu honetan, Ziklone gasteiztarrak eta Lapurditik etorritako ZOO taldea egon ziren oholtzaren gainean, 100 pertsona inguru bilduz.
Otsaila amaieran, udaberriko kontzertu guztiak iragarri zituzten. Hilabetero egongo dira jaialdiak, maiatzean izan ezik.
- Apirilaren 5ean Bidelapurrak eta Pelax.
- Ekainaren 14an MICE eta Serpiente.
Sarrera guztiak 5 euroren truke egongo dira eskuragai Hala Bedi Tabernan.
Argazkiak: Dos Por Dos
- Ziklone
- Zoo
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!