“Ziurrenik Israelekin lotura duten arazo administratiboak tarteko, ontzidiaren irteera atzeratu egin da”
Atzoko jardunaldia, hilaren 19koa, lasaia izan zen, eta estatuko hainbat tokitatik etorritako pertsonekin eta nazioarteko ordezkaritzekin egin genituen bilerak. Antolakuntzak azaldu digunez, 12.000 eskaera jaso dituzte ontzidian parte hartzeko, baina ontzidian nazioarteko 270 pertsonak parte hartuko dugu, eta eremuko 200 pertsona baino gehiagok.
Gaur, hilak 20, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara, erresistentzia ez-biolentoko entrenamendu tailer bat egiten aritu gara. Horren barruan, simulazioak egin ditugu, Israelgo okupazio indarrak Gazarako bidean gaudela itsasontzian sartuko balira suertatu daitezkeen egoerak irudikatu eta horiei nola aurre egin aurreikusteko. Aurreko Askatasunaren Ontzidiko bidaietan eman diren egoerak, hain zuzen ere. Gainera, Polizia sionistak atxilotu eta galdekatuz gero nola jokatu behar dugun praktikatzeko ariketak egin ditugu.
10:00etatik arratsaldeko 18:00etara, erresistentzia ez-biolentoko entrenamendu tailer bat egiten aritu gara
Ziurrenik Israelekin lotura duten arazo administratiboak tarteko, ontzidiaren irteera atzeratu egin da. Hasiera batean biharko, hilak 21, planteatuta zegoen.
Aipatutako atzerapenari erantzuteko, palestinar herriari babesa adierazteko, eta Palestinan eta bereziki Gazan sionismoa egiten ari den genozidioa salatzeko, bihar manifestazioa egingo dugu Istanbuleko kaleetan, eguerdiko ordu bietan.
Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!