Zientzia | Itsas hondoko meatzaritza Norvegian
Elhuyar Fundazioko Ana Galarragaren kolaborazioa.
Norvegiako legebiltzarrak itsas ondoa arakatzea baimendu du, meatzaritzarako aukerak ote dituen aztertzeko. Gobernuaren esanean, jarduera hori beharrezkoa da auto elektrikoen baterietarako eta beste gailu elektroniko batzuetarako funtsezkoak diren mineralak lortzeko, hala nola kobaltoa eta manganesoa. Alabaina, zientzialariek ohartarazi dute ekologikoki kalte itzulezinak eragingo lituzkeela.
Ana Galarraga izan dugu Hizpidean, zientzia eta teknologia gaiak jorratzen dituen Elhuyar aldizkariko artikulu honen berri ematen.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!