Zientzia | “Garrantzitsua da gizarte analisi holistiko bat egitea, komunitateari entzutea eta esperientzia truke bat egitea”
Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren kolaborazioa.
Irati Gorostidik Ingurumen Ingenieritza ikasi du EHUn eta Miren Martínez biologia irakaslea da unibertsitate beran. Biak aurtengo udan El Salvadorren egon dira Santa Marta komunitatean, bertako baliabide hidrikoen ebaluazio eta kudeaketa analisi bat egiten; zehazki, errekaren ur-kutsaduraren diagnostiko bat egin dute. Iratik gai honi buruz egin du bere Gradu Amaierako Lana Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren laguntzarekin. Mugarik Gabeko Ingeniaritzak 25 urte baino gehiado daramatza unibertsitateko Gradu eta Master Amaierako Lanak egiten laguntzen. Horrez gain, ura izateko giza eskubidea bermatzeko lankidetza proiektu batean lan egiten du El Salvadorreko ADES Santa Marta elkartearekin. Horregatik, bidaiak antolatzen ditu ingenieritza eskolako ikasleak El Salvadorrera joan daitezen gizarte eraldaketarako lanak egitera. Horrela joan ahal izan dira Miren eta Irati El Salvadorrera. Gaur bertan bizitako esperientzia, egindako jarduerak eta han egon ondoren izandako erreflexioak kontatzera datoz.
Jarraian, elkarrizketa osoa:
-
Suelta la olla: Zientzia | "Garrantzitsua da gizarte analisi holistiko bat egitea, komunitateari entzutea eta esperientzia truke bat egitea"00:16:28
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!