Zelaia eta Barbadoren aurkako epaiak berretsitako “ANkerkeria” salatu dute
Ehunka pertsona batu dira Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu den mobilizazioan. Amurrion ere kaleak hartu dituzte Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aurkako epaia salatzeko.
Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen atxiloketatik bi urte bete direnean eman du Audientzia Nazionalak jakitera haien aurkako epaia: 4 urteko espetxe zigorra ezarri diete “armen eta munizioen gordailu” bat izatea egotzita. ANkerkeria STOP herri egitasmoak Gasteizko mobilizazioaren amaieran azaldu duenez errekurtsoa jarriko dute, eta “sententzia honekin, ez da ezer amaitzen. Orain arteko bideak jorratuko ditugu: izan errekurtso bidez eremu judizialean, izan elkartasun, babes eta salaketa bidez Euskal Herriko kaleetan”.
Prozesu guztian zehar aipatutakoa azpimarratu dute oraingo honetan ere, “konpromiso eta jardun politikoa izan dela, hain justu, salbuespenezko auzitegian epaitu dutena. Hortaz, konpromiso eta jardun politikoarekin soilik egingo diogu aurre”.
Gauzak horrela, prozedura eta epaiketa guztia “fartsa” bat izan dela salatu dute, “espainiar “justiziaren” izaera eta hau indarrean mantentzeko erabiltzen dituen mekanismoak” agerian utziz. “Bide berriak irekiko ditugu kasu honen bidez, sektore desberdinetan mezu bat zabaltzeko, Audientzia nazionalaren zilegitasun eza euskal herritarrak epaitzen jarraitzeko, herri hau zigortzeari uzteko, ANkerekeriarekin amaitzeko”, gehitu dute.
⚡️Ehunka lagun Gasteizko kaleetan @ANkerkeriaSTOP ekimenak Gasteizen deitutako manifestazioan.
Aste honetan Barbado eta Zelaia zigortzen dituen epaia atera ostean, hamaika txokotan egin dira gaur mobilizazioak: https://t.co/zLIc1pEKuD pic.twitter.com/dLNYHjoM8q
— Hala Bedi (@halabedi) February 6, 2021
Amaitzeko, “aurrera jarraituko” dutela jakinarazi dute, izan ere, “hemen ez da ezer amaitzen”. Aitor eta Galderrekiko babes mezuekin bukatu da Gasteizko mobilizazioa.
Elkartasun elkarretaratzeak Euskal Herrian zehar
Epaia argitara eman eta hurrengo egunetan ugariak izan dira Euskal Herrian zehar egindako elkartasun ekimenak. Larunbat eguerdian herriz herri elkarreratzeak egin dira “Orain inoiz baino gehiago ANkerkeriari Stop” lemapean.
Lehenik Gure elkartasun guztia Aitor eta Galderri
Atzo manifestazinua antolatu ginuan Espainiako Auzitegi Nazionalak 4 urteko espetxe zigorra ezarri dotzelako bi gazte hauei, herrixan erantzuna bikaina izan zan eta jendetza bildu ginan bergarako kalietatik✊#ANkerkeriariSTOP pic.twitter.com/QMwzIhsbII
— Bergarako ernai (@ernai_bergara) February 6, 2021
#ANkerkeriariSTOP Elkarretaratzea Iruñeko udaletxe plazan. Galder eta Aitor zuekin gaude! ✊ #EuskalGazteriaAurrera pic.twitter.com/eZDPyMm8di
— Eñaut Landa ↘️🏚️↙️ Etxera! (@LandaJauna) February 6, 2021
Hamarnaka izan gaur Altsasun bildutakoak.
Gazte kriminalizazioa salatzen jarraituko dugu!
Paretala elkartasunez betetzen jarraituko ditugu!#ANkerkeriariSTOP #EzDuguOnartzen pic.twitter.com/dGPOYAwBV1— Ernai Sakana (@ErnaiSakana) February 6, 2021
#ANkerkeriariSTOP
Espainiar estatuko errepresio aparatuak behin ere euskal gazteria izan du jo puntuan. Auzitegi Nazionalak launa urteko gartzela zigorra ezarri die Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei "armak, munizioa eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu pic.twitter.com/2XqgAKuTVn— Ernai Atarrabia (@ernairrabia) February 6, 2021
Usurbilgo frotoia jendez bete da Aitor eta Galderren absoluzioa exijitu eta hauei elkartasuna adierazteko.
Orain inoiz baino gehiago Aitor eta Galder aske!✊🏼
GORA EUSKAL GAZTERIA!✊🏼#EzDuguOnartzen #ANkerkeriariSTOP@ANkerkeriaSTOP pic.twitter.com/pUk238fw8b
— Ernai Usurbil (@ErnaiUsurbil) February 6, 2021
Elkartasun guztia Leitzatik Aitor eta Galderri. Inoiz baino gehiago, zuekin gaude! #ANkerkeriariSTOP pic.twitter.com/r6gKmXheRO
— Iraitz (@iraaaitz) February 6, 2021
Irunen ere ozen diogu: #ANkerkeriariSTOP! Aitor eta Galder aske! pic.twitter.com/dr7xrqgdHc
— Dani Hernandez (@irundani) February 6, 2021
Euria ez da oztopo izan gaur Algortan eta Romon Galder eta Aitorren kontrako muntaia judizial eta politikoa salatzeko.
Hoy hemos denunciado en Algorta y Romo el montaje judicial y político contra los jóvenes Galder y Aitor.
Zuekin gaude! ✊#ANkerkeriaristop pic.twitter.com/YYNLrNIRjT
— EH Bildu Getxo (@GetxokoEHBildu) February 6, 2021
Aitorren eta Galderren kontrako eapetxe zigorra salatzeko konzentrazioa Igorren.#ANkerkeriariSTOP pic.twitter.com/tN7GE69eu7
— igorresarean (@igorresarean) February 6, 2021
Gaur Lazkaoko frontoia elkartasunez bete degu.
Ez dugu absoluzioa ez den beste epairik onartuko.
Aitor eta Galder ASKE nahi ditugu!#ankerkeriaristop pic.twitter.com/l0tqalCxVJ— LazkaokoGA (@LazkaokoGA) February 6, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!