Zebrabidea, Arrosa Sareak ekoizten duen euskarazko magazina, berriro ere uhinetan azaroaren 20tik aurrera
Zebrabidea, Arrosa Sareko irrati ezberdinen artean ekoizten den euskarazko magazina, bueltan da. Hainbat irratik, hedapen handiko sarearen elkarlanaren bitartez, aktualitatea egunero landuko dugu.
Azken urteetan bezala, Arrosako irratiak elkarlanean arituko gara, astelehenetik ostiralera, Euskal Herriko hainbat gai landuz. 16:00etatik 18:00etara bitartean, zientzia, literatura, komunikazioa, hezkidetza eta nazioartea izango ditugu hizpide, besteak beste.
Tarte berri batzuk estreinatzeko aukera ere izango dugu Zebrabidean, iazko hainbat tarte mantentzearekin batera. Beste berrikuntzetako bat Gasteiztik emitituko dela izango da, azken urteetan Donostin errotuta egon ondoren. Uhinak nora, Zebrabidea hara.
Hartzazue, beraz, kafea gurekin, piztu Arrosa Sareko zeuen irratia, entzun Zebrabidea!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!