Zazpi eguneko Euskaraldiaren simulkaroa hasiko dute gaur Lautadan
Urriaren 27ra arte luzatuko da Euskaraldiaren simulakroa Lautadan. 2020an burutuko den Euskaraldiaren edizio berrian bezala, entitateen parte hartzea sustatuko dute.
Urriaren 21etik urriaren 27ra, zazpi egunez, Euskaraldiaren simulakroa egingo dute Lautadan. 2018ko edizioari jarraituz, Ahobizi eta Belarriprest figurek parte hartuko dute bertan, eskualdeko entitate eta eragileen laguntzarekin.
Hain zuzen ere, entitateen parete hartzea sustatzea da 2020an burutuko den Euskaraldiaren edizio berriaren helburua, Lautadan bide berdina jarraituko dute gaur hasiko duten simulakroan. Komertzio, instituzio publiko, lsntegi edota bestelako entitateek erreztasunak jarri beharko dituzte euskarazko zerbitzu bat emateko. Horretarako euskaraz ulertzen dituzten kideak aktibatu eta babestu beharko dituzte “Arigune” deitu dituzten espazioak sortuz. Euskaraldiaren simulkaroaren sustatzaileek Lautadako 105 entitate identifikatu dituzte “Ariguneak” sortzeko badlintzekin.
2016an egin zen Lautadan Euskaraldiaren antzeko lehen ekimena, Agurainen hain zuzen. Ekimenaren arrakastak oinarri sendoak jarri zituen 2018an Euskaraldiari ekiteko, orduan bai, Lautada osora zabalduz ekimena. 2020an burutuko da euskaraldiaren hurrengo edizioa baina Lautadako ekimenaren sustatzaileek aurten ere erronkari eustea erabaki dute, “hizkuntza ohiturak aldatzeko maiztasun handiagoarekin egin behar dira horrelako ekimenak”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!