Zapi-katea egin zuen atzo Etxeratek euskal preso politikoen senide eta lagunei inposatutako kondenaren amaiera aldarrikatzeko
Giza Eskubideen Nazioarteko egunaren baitan, beste urte batez, zapi-katea egin zuen Etxeratek Ajuria Eneatik abiatuta Esuko Legebiltzarreraino.
Kalera atera ziren Etxerat Elkarteko kideak atzo, Giza Eskubideen Nazioarteko egunean, euskal preso politikoen senide eta lagunei inposatutako kondenaren amaiera aldarrikatzeko eta dispertsio politikarekin amaitzea eskatzeko.
Beste urte batez zapi-kate bat osatuz lotu dituzte Ajuria Enea eta Eusko Legebiltzarra. Estatu Espainolak salbuespenezko espetxe politika mantentzen duen bitartean Giza Eskubideen Deklarazioa Unibertsala aldarrikatzeko “zilegitasunik ez” duela adierazi dute Euskal Preso Politikoen senideen elkarteko kideek.
Giza Eskubideen Aldarrikapenaren Nazioarteko Egunean zapi-kateak burutzen ari gara Gasteiz eta Iruñean#dispertsioastop #kondenatua pic.twitter.com/ucZ0MSYNTm
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) December 10, 2019
Euskal Preso Politikoak dispertsatuta mantentzea hauen senide eta lagunentzako kondena injustua suposatzen duela uste du Etxeratek. Dagoeneko dispertsioak eraginda 16 hildako eta milaka kaltetu egon direla gogorarazi dute, “diskurtso ofizialak gertaera hauek onartzen ez dituen arren”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!