Zaballan beste preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketak
Heriotzaren berri aste honetan izan badugu ere, berau abenduaren 25ean gertatu zen. Orotara, 6 preso hil dira Zaballako espetxean 2020 urtean. Hori dela eta, Salhaketak konzentrazioa deitu du datorren urtarrilaren 12an goizeko 12..etan Andra Mari Zuriaren enparantzan "Aski da!" lemapean.
Zendutako gizonak 50 urte zituen eta Salhaketak adierazi duenez, momentuz espetxeak ez du heriotzaren nondik norakoen berri eman. Zaballan 6 preso hil dira 2020 urtean zehar eta estatu espainolean 130. Gogoan izan behar da ere, espetxeek dituzten egiturazko gabezietaz gain (mediku arreta falta, hipermedikazioa…), Covid-ari lotutako zenbait neurri direla eta, preso ugari inoiz baino isolatuago pasatzen ari direla pandemia garaia. Izan ere, bisiten, bis a bisen edota baimenen inguruan ezarritako mugek, presoen eta bere hurbilekoen arteko ezinbesteko komunikazioa izugarri mugatu du. Hain zuzen ere, hau guztia salatzeko elkarretaratzea deitu du Salhaketak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!