Zaballako espetxeko azken heriotza salatu zuten astelehenean
Urtea hasi zenetik hiru pertsona hil dira "arrazoi ez-naturlangeatik" Zaballako espetxean, azkena iragan astean. Salhaketak elkarretaratzea egin zuen atzo azken heriotza salatzeko.
32 urteko preso bat hilik aurkitu zuten iragan astean Zaballako espetxeko bere ziegan.
Abuztuan ekarri zuten presoa Zaballara Iruñeko espetxetik, eta bi aldiz psikologoak ikusteko eskatu arren, ez zen hala izan. Espetxean hildako pertsonen heriotza gehienak arrazoi «ez naturalengatik» direla ziurtatu dute Salhaketako kideek, eta «heriotza horiek ezkutatzeko sistematika politikoa» salatu dute.
Salhaketa elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo Gobernu Delegaritzaren aurrean azken heriotza salatzeko. Urte hasieratik hiru preso hil dira Arabako kartzelan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!