Yon Coroso (CGT Michelin): “Michelinek behin behineko 137 kontratu mugagabe bihurtu beharko ditu”
Lan inspekzioak Gasteizko Michelin enpresan lege iruzurrean ikusi ditu behin behineko 137 lan kontratu, ondorioz, 137 langileak kontratu mugagabearekin egon beharko dute bi hilabete baino lehen. CGT-k sarturiko salaketa erabakiorra izan da Lan Inspekzioaren erabakia lortzeko. Yon Corosoren arabera Gipuzkoako Lasarteko Michelin enpresan egoera berdina errepikatzen da eta salaketa sartzea beharrezkoa dela dio.
-
Hizpidea: Yon Coroso (CGT Michelin): "Michelinek behin behineko 137 kontratu mugagabe bihurtu beharko ditu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!