Xabier Izaga: “Gaur egun, gatazkaren sufrimendua preso eta iheslarien kolektiboan dago, nagusiki”
Xabier Izaga kazetaria eta preso ohia izan da gaur HIZPIDEAn, datorren igandean, apirilak 17, Bilbon egingo den manifestazioari buruz hizketan. Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera! lelopean egingo dute manifestazioa, eta 1.650 preso eta iheslari ohik egin dute horretarako deialdia. Egun, gatazkaren sufrimendua preso eta iheslarien kolektiboan dagoela esan du Izagak. Preso eta iheslari ohiek Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Kolektiboak egin dituen eta egingo dituen urratsei babesa adierazi nahi izan diete manifestazio horren bitartez.
-
Hizpidea: Xabier Izaga: "Gaur egun, gatazkaren sufrimendua preso eta iheslarien kolektiboan dago, nagusiki"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!