Xabier Albisu Landa (Demokrazia komunala): “Oraindik badago iraultzarako beharra, galdera da ze baldintzetan eta zelan den posible”
150 urte bete dira gaur Parisko Komunaren esperientzia abiatu zenetik.
Parisko Komunaren 150. urteurrenaren harira, gaurkotasunez betetako jardunaldiak antolatu dituzte Demokrazia Komunala taldetik. Mundu mailako esperientzia komunitario edo komunal ezberdinen arteko solasaldia sustatu nahi dute, Kurdistanetik Txilera, Altzibarretik Errekaleorrera.
Martxoaren 18an eta 25ean hitzaldi ezberdinak egingo dituzte bai streaming bidez, edota Errekaleor Auzoan proiektatuta. Xabier Albisu Landa Demokrazia Komunala taldeko kidea izan dugu Hizpidean. Parisko komunaren garrantzia eta gaurkotasuna ekarri dizkigu, eta jardunaldien nondik norakoak azaldu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Xabier Albisu Landa (Demokrazia komunala): "Oraindik badago iraultzarako beharra, galdera da ze baldintzetan eta zelan den posible"00:22:43
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!