Xabier Agirre Ibañez preso politiko gasteiztarra baldintzapeko askatasunean da, sei urteko zigorra beteta
Etxerat-ek jakinarazi du. 2020ko apirilean eman zioten hirugarren gradua, eta baldintzapeko askatasuna orain.
Argazkia: 2016ko protesta. / Naiz.eus
Baldintzapeko askatasunean da Xabier Agirre Ibañez preso politiko gasteiztarra, Etxerat-ek jakinarazi duenez. 2011an atxilotu zuten lehen aldiz eta 2016an espetxeratu zuten. Urtebete da hirugarren gradua eman ziotenetik. Sei urteko zigorra beteta lortu du baldintzapeko askatasuna.
📢Xabier Agirre Ibañez preso politiko gasteiztara baldintzapeko askatasunean geratu da sei urteko zigorra bete ondoren. 2020ko apirilean hirugarren gradua eman zioten. Bat gutxiago! Ongi etorri Xabier!
Oharra 👇https://t.co/46GDo168Xf
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) October 6, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!