Xabi Valdor (GPS): “Gazteak antolatzeko tresna berri bat da, ahalik eta sektore anitzenetara heltzeko”
Gazte Prekarioen Sareak "Hiztegi Prekarioaren" lehenengo atala aurkeztu dute, autonomo faltsuak zer diren azalduz.
Abenduan aurkeztu zuten Gasteizen GPS, Gazte Prekarioen Sarea, gazteriaren prekarizazio prozesuaren aurka jardungo duen eragile berria. Orain Hiztegi Prekarioa aurkeztu dute “gure klase interesa defendatzeko gure egoera ezagutu eta ulertu behar dugulako”. Horretarako, gazteen prekarizazioan eragin zuzena duten hainbat kontzeptu azalduko dituzte. Lehenengoa autonomo faltsuak izan dira.
Xabi Valdor GPSko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eragilea bera aurkeztu eta Hiztegiko lehen sarrera hau sakonago azaltzeko. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Xabi Valdor (GPS): "Gazteak antolatzeko tresna berri bat da, ahalik eta sektore anitzenetara heltzeko"00:16:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!