Xabi Valdor eta Ander Martinez de Agirre absolbitu dituzte
4 urteko eta 6 hilabeteko espetxe zigorrak zueden eskaeren artean. Bi saioetan, akusazioaren frogak hankaz gora jarri zituzte ertzainek eta lekukoek, Valdorri eta Martinez de Agirreri sinesgarritasuna emanez.
Absoluzioa jakin bezain laster, Eleak/Libre mugimenduak adierazi duenez, “ezin dugu ahaztu gabe eta salatu gabe utzi”. Babesbage utzi dituztela salatu dute, “poliziaren hitzak duen balioagatik”, eta prozesu guztian zehar egondako eskubide urraketak gaitzetsi dituzte.
Azaroaren 13an, epaiketaren lehenengo saioan, Ertzainen kontraesanak izan ziren protagonistak saioan. Hauetako batzuk Valdorrek eta Martinez de Aguirrek erresistentzia jarri zutela adierazi zuten, beste batzuek, ez, ez zituztela lurrera bota behar izan atxilotzeko.
Koherentzia eza nagusi izan zen momentu oro. Ertzainetako batek, atxiloketa unean, ez zuen kimiko usainik inondik inora ere aipatu; orain bai, ordea. Salfuman bola batzuk ere izan zituzten etengabe hizpide. Bola horiengatik galdetu zute epaileak eta abokatuak. Ertzainek ez zekiten non zeuden.
Akusazioko beste batek, adibidez, aurrekoaren hipotesi nagusia hankaz gora jarri zuen. 4. ertzainak motorra azkar eta argirik gabe zihoala esan zuen: “Soinuaren bitartez entzun genuen dena”. 5. ertzainak, aldiz: “Ziztu bizian zetorren motorra”.
Epaileak, esaldi berdina errepikatu zien behin eta berriz ertzainei: “Aurrekoek ez dute hori esan”.
Akusazioko lekuko batek, ez zuen deklaratu, “arrazoi pertsonalengatik”. Azaroaren 28an, aldiz, haren txanda izan zen. Honek, ez zuen ezer berezirik aipatu -6.pisu batetik ikusi omen zituen Valdor eta Martinez de Aguirre- eta ezin izan zuen ezer zehaztu.
Hala Bideon azaldu zuten kasua epaiketa aurretik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!