Xabi (Sare): “Behin betiko heldu da momentua Euskal Herrian elkarbizitzaz eta bakeaz hitz egin ahal izateko”
Behin betiko lelopean egindako presoen aldeko manifestazioan hainbat lagunek hartu zituzten kaleak presoen alde. Antolatzaileek egiten duten balorazioa positiboa da.
Urtarrilaren 11an, eguraldia lagun izan ez bazen ere, hainbat lagunek hartu zuten kalea presoen alde. Aurreko urteetako kopuruen bueltan jarraitzen izaten du Sarek antolatutako manifestazio jendetsuak. Balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, ez bakarrik mobilizazioarena, egun osokoa baizik. Hainbat ekintza antolatu zituzten goizean haur zein helduentzat: txistulariak, bertsosaioak, buruhandiak… Mobilizazioak urtero izaten du kutsu koloretsu eta alai bat, eta aurten, “Irutzunetik etorritako pertsonaia mitologikoek” zein zanpantzar kuadrilla batek alaitu zuten giroa.
“Babes handia” izan dutela azpimarratu du Sareko kidea den Xabik. Urtero bezala, alderdi askoren atxikimendu eta babesa jaso zuten, bai Euskal Herri mailan bai Kataluina zein Galiziatik etorritakoena ere. Sindikatu eta kolektibo ugarik ere adierazi zuten haien babesa.
Bizumkada nazionala martxan izan da orain dela gutxira arte. Izan ere, “horrelako dinamikak antolatzeak atzean kriston dirutza eskatzen du”, horrela kontatu du Xabik Hizpidean. Beraz, “berebiziko garrantzia du Sarerentzat laguntza ekonomikoa jasotzea. Jendearen elkartasun ekonomikoa beharrezkoa da.”
Arazo berriek ezaugarritzen dute preson alde egin diren eskakizun berriek. Hurrengoak aipatu ditu Xabik: presoak geroz eta zaharragoak dira, espetxealdiaren urte kopurua luzeak, preso gaixoen kopurua… Momentu honetan 14 euskal preso politiko daude gaixo.
Gehiago jakin nahi izatekotan, elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Xabi (Sare): "Behin betiko heldu da momentua Euskal Herrian elkarbizitzaz eta bakeaz hitz egin ahal izateko"00:16:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!