Xabat Moran: “Herri-aktibazioa behar da epaiketa politikoak eteteko”
Aiala Zaldibar gasteiztarrak eta Xabat Moran bilbotarrak sei urteko kartzela-zigorrari egin behar zioten aurre, beste bost gazterekin batera atxilotu ondoren. Joan den asteazkenean atera ziren kartzelatik, atxilotu eta zazpi hilabete igarota. Orain, ez dakite zein den euren egoera juridikoa eta, are okerragoa dena, Ainhoa Villaberde eta Ibon Esteban kideak kartzelan daude oraindik, kalean daudenen ezjakintasun-egoera berean. Hizpideak Aiala eta Xabatekin hitz egin du atxiloketa-unean eta ondoren bizitakoez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!