Wiphala irudikatuz zoriondu dute Boliviako herria Gasteizen
MAS alderdiak Boliviako hauteskundeetan lortutako garaipena ospatzeko, elkartasun ekimena burutu zuen Gasteizko Mugimendu Internazionalistak iragan ostiralean.
Mosaiko bat eginez, Wiphala irudikatu zuten iragan ostiralean Gasteizko Foru Plazan. Wiphala, jatorrizko herri andinoen ikurra da eta Boliviako Estatu Plurinazionalaren ikur ofizialetako bat. Ekimen honen bidez Gasteizko Mugimendu Internazionalistak Boliviako herria zoriondu nahi izan du MAS alderdiak hauteskundeetan erdietsitako garaipenagatik.
Duela urtebete Boliviako elite ekonomikoek, polizia eta indar armatuen laguntzaz, estatu kolpea eman zuten Andeetako herrialdean. Urtebetez luzatu den errepresio eta jazarpen egoera baten ostean, Boliviako sektore herrikoiek gobernua berreskuratu dute urriaren 18ko hauteskundeetan. MAS alderdiak bozen %55,1 eskuratu zituen eta Luis Arce, Evo Moralesen ministro izandakoa, izendatuko dute Boliviako presidente.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!