Valvospain enpresako zuzendaritzak lantegia guztiz itxi nahi du
Langileek azaldu dute azken bileran zuzendaritzak iragarri zuela guztiak kaleratzeko eta enpresa likidatzeko asmoa. through Aiaraldea.eus
Valvospain enpresako langileek hilabetea egin dute greban eta atzo zabaldutako oharrean adierazi dute zuzendaritzak lantegia ixteko eta sozietatea likidatzeko ideia daukala.
Horrela jakinarazi zion langile batzordeari konkurtsoko-administratzaileak ekainaren 27an izandako bileran. Beharginek aurreratu dute ez dutela greba mugagabea utziko eta salatu dute administratzaileak ez diela ordaindu zor zaizkien soldatak ordaindu.
Izan ere, Valvospain enpresako beharginek hilabetea egin dute greban eta duela hiru hilabete ez dutela kobratzen. Hala ere, espero dute inbertsore batek egoera konpontzea.
Bitartean bilerekin jarraitzen dute eta ostiralean PSE-EE, PP, Podemos eta EH Bildu alderdiekin elkartu ziren Eusko Legebiltzarrean eta saiatzen ari dira Industria Sailburuarekin ere batzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!